Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KULTURA SAILA
4411

AGINDUA, 2012ko irailaren 11koa, Kultura Sailburuarena, Helduen Alfabetatze eta Berreus­kalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera eta Ekonomia eta Ogasun Sailak espediente horren aldeko irizpena eman duela kontuan hartuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– HABE erakunde autonomiadunak eskainitako zerbitzuengatiko eta berak egindako ondasun eta jarduerengatiko salneurri publikoen zenbatekoa ezartzea.

2. artikulua.– Argitalpen eta material didaktikoen salmenta, paperean zein euskarri elektronikoan.

1.– HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen urteko harpidetzen salneurriak, % 4 BEZ barne, honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

2.– HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen ale solteen salneurriak, % 4 BEZ barne, honako hauek dira:

(Ikus .PDF)

3.– Hona hemen HABE erakunde autonomiadunak paperean argitaratu dituen material didaktiko berrien salneurriak, % 4 BEZ barne:

(Ikus .PDF)

3. artikulua.– Mintegi, kongresu, jardunaldi eta ikastaroetako matrikulak.

1.– HABEk euskara-irakasleentzako antolatzen dituen aurrez aurreko saioak zein modulu telematiko bidezko prestakuntza-jarduerei dagokien matrikularen zenbatekoa iraupenaren arabera ezarriko da.

(Ikus .PDF)

3.2.– Matrikularen salneurri horiek % 25eko igoera izango dute, bai bere berezitasunengatik EAEtik kanpoko irakaslea eskatzen duten irakaskuntza-jardueretan, honen joan-etorri, mantentze- eta egonaldi-gastuei aurre egin beharra baitago; edo baita bat-bateko itzulpen zerbitzua eskatzen dutenetan ere.

3.– Beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan, matrikulak erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuen arabera eta lehen azaldu diren salneurri publikoen proportzioan ezarriko dira.

4.– Beste erakundeek antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan HABEren zerbitzuak jaso nahi badira, 77,66 euro/orduko ordainduko da zerbitzu horiengatik.

4. artikulua.– Euskara irakasteko zerbitzuak.

Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroak eman, koordinatu eta jarraipena egiteagatik honako hauek izango dira salneurri publikoak:

a) Taldeak administrazio publikoetako langileenak direnean:

1) Euskaltegi publikoak bere geletan emandako ikastaroak: 108,11 euro/taldeko/orduko.

2) Euskaltegi publikoak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 99,11 euro /taldeko/orduko.

3) Euskaltegi pribatuak bere geletan emandako ikastaroak: 76,66 euro/taldeko/orduko.

4) Euskaltegi pribatuak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 70,27 euro/taldeko/orduko.

b) Barnetegiak (HAEEri egindako zerbitzuak):

1) Ikasturtean zehar, barnetegian egiten diren astebeteko egonaldiei dagozkien prestakuntza-zerbitzuak: 2.023,14 euro/taldeko/asteko.

2) Administrazio publikoarenak ez diren euskaltegietan egiten diren egonaldi eta ostatuei dagozkien zerbitzuak:

– 11,91 euro/eguneko/mantenu erdia.

– 29,80 euro/eguneko/mantenu osoa.

3.– Barnetegian egindako prestakuntza-ikastaro, egonaldi eta ostatuei dagozkien zerbitzuak: 573,43 euro/taldeko/eguneko.

c) Administrazio publikoetako langileen taldeetan sartzen ez diren ikasleak:

1) Ikastaroak euskaltegi publikoetan: 9,01 euro/ikasleko/orduko.

2) Ikastaroak euskaltegi pribatuetan:

– Lurraldeetako hiriburuetan: 6,39 euro/ikasleko/orduko.

– Gainerako herrietan: 4,89 euro/ikasleko/orduko.

3.– Curriculumaren 4. mailako ikastaroaren matrikula:

– Euskaltegi publikoetan emandako ikastaroak: 2.980 euro/ikastaroko.

● Talde-saioak: 1.360 euro/ikastaroko.

● Tutoretza: 1.620 euro/ikastaroko.

– Euskaltegi pribatuetan emandako ikastaroak: 2.110 euro/ikastaroko.

● Talde saioak: 960 euro/ikastaroko.

● Tutoretza: 1.150 euro/ikastaroko.

d) Barnetegietan egiten diren ikastaroetako matrikulak:

– 2 edo 3 asteko (eta 90 orduko) ikastaroak: 1.009,69 euro/ikastaroko.

– 4 asteko edo hilabeteko (eta 120 orduko) ikastaroak: 1.363,07 euro/ikastaroko.

e) Hizkuntz trebakuntzarako ikastaroen koordinazio eta jarraipenei dagozkion zerbitzuak:

– Talde bereziak: 5,27 euro/taldeko/orduko.

– Ikasle solteak bestelako taldetan: 0,47 euro/ikasleko/orduko.

f) Eguneko/orduko bertaratzeari buruzko datuak.

– Tarifa: 1,84 euro/ikasleko hilean.

g) Autoikaskuntza-sistemak.

1) Hizkuntz prestakuntza lanpostuan bertan:

– Autoikaskuntza-sistemaren urteko lizentzia. Haren barruan izango dira: softwarea instalatzea eta eguneratzea, zerbitzu teknikoa, erabiltzeko argibideak, mailaketa-azterketak, pedagogia-jarraipena eta tutoretza/aholkularitza saioak, urtean 8 hilabetez. Lizentziaren prezioa kontratatutako lizentzia-kopuruaren araberakoa izango da:

(Ikus .PDF)

Aipatu prezioak % 15ean igoko dira tutoretza/aholkularitza saioak urte osora hedatzen direnean.

Era berean, aipatu prezioak erdira murriztuko dira baimenak 6 hilabetetik beherako indarraldia duenean.

– Mintza-saioak:

● Lantokian osatutako taldeetan: 70,27 euro/orduko/taldeko.

● Autoikaskuntza-zentroan (astean ordubete, 8 hilabete): 464 euro/ikasleko.

● Telefono bidez (banaka, 20 minutu astean, 8 hilabete): 695 euro/ikasleko.

– Zerbitzu osagarriak.

● Lizentzia finkotik mugikorrerako edo interneterako aldaketa (instalazio packa barne)): 130 euro/ikasleko.

● Ikasle-aldaketa (lizentzia beste ikasle bati pasatzea): 82 euro/ikasleko.

● Programaren erabilera, asistentzia eta aprobetxamenduaren hileroko txostena: 4,18 euro/txosteneko/ikasleko.

● Programaren erabileraren hileroko txostena: 1,47 euro/txosteneko/ikasleko.

Tutoreek zentroa kokatuta dagoen herritik kanpo dagoen lantokira mugitu beharra badute, joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren araberakoak izango dira.

2) Hizkuntz prestakuntza irakastegietan:

Autoikaskuntza ikastaroko matrikula. Matrikulen prezioak ikastaroaren iraupenaren araberakoak izango dira:

(Ikus .PDF)

3) Lotura-eskubideak:

Euskaltegien erregistroan inskribatu gabeko zentrotan HABEren autoikaskuntzarako ikas-plataforma erabiltzeko urteko baimena.

– 1-20 erabiltzaile: 1.420 euro/urteko/zentroko.

– 21 eta 100 erabiltzaile bitartean: aurreko prezioari urteko 70,61 euro gehituko zaio 20tik gorako erabiltzaile bakoitzeko.

– 100 erabiltzaile baino gehiago: 100 erabiltzailetik gorakoek ez dute beste gehigarririk izango.

– Prezio publiko honetatik kanpo geratzen dira sarean instalatu ahal izateko plataforman egin beharreko egokitzapen-lanak, eta baita zerbitzuaren mantenu-gastuak ere.

5. artikulua.– Hautaketa eta hizkuntza ebaluaketako zerbitzuak.

Hona hemen Erakunde Autonomo honetako hautaketa eta hizkuntza ebaluaketako zerbitzuen prezioak:

1.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa eskubideak:

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketetarako sarrera-zerbitzuaren prezio publikoaren zenbatekoa 30 eurokoa da deialdiko.

2.– Teknikarien laguntza epaimahaietan parte hartzeko, frogak prestatzeko, aplikatzeko eta zuzentzeko: 53,53 euro/lanorduko (BEZ barne).

Horrez gain, teknikarien joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren araberakoak izango dira.

3.– Euskararen ezagutza egiaztatzeko probetan entzumena ebaluatzeko entzungaiak hornitzea:

– HABEren entzungaien bankuari dagokion plataforma erabiltzeko urteko baimena: 42.060 euro/urteko.

– Entzumena ebaluatzeko erabilitako entzungai bakoitza: 368 euro.

– Entzumena ebaluatzeko erabilitako entzungai bakoitza eta lotutako galderak edo itemak: 526 euro.

6. artikulua.– Ordaintzeko baldintzak.

1.– Ordainketak dirutan egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 21. artikuluak ezarritako bitartekoetako bat erabiliz:

– Legezko dirua.

– Txekea.

– Kreditu- edo zor-txartelak.

– Banku-transferentzia.

– Banku-helbideratzea.

– Ekonomia eta Ogasun Sailaren baimena duen beste edozein.

Ogasunean eskumena duen sailak baimena eman dezake aurreko paragrafoaren c), d) eta e) idatzi-zatietan adierazten diren ordainketa motetan telematika bidea erabil ahal izateko. Horretarako, teknika eta baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz ordainketa egin ahal izateko beharrezko betekizun eta baldintzak arautuko dira.

2.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideen kasuan, hautagaia matrikulatzen den unean, eta finantza-erakundearen bitartekaritza bidez, egingo da prezio publiko horren ordainketa.

3.– Prezio publikoen ordainketa eskura egin ahal izango da HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6.a – Donostia). Dagokion fakturako datatik aurrera hiru hilabeteko epea izango du interesdunak ordaintzeko, goian zehaztutako b), c), d) eta e) idatiz-zatietan adierazitako bideren bat erabiltzen denean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azal dadineko egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 11.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala