Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

MOLINILLAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA
3977

IRAGARKIA, kanposantu bat ixteko erabakia jakinarazteko dena.

Molinillako kontzejuak, 2012ko abuztuaren 12an egindako bilkuran, entitate horretako antzinako kanposantua ixtea erabaki zuen; kanposantu horretan, azkenengo ehorzketa 1971ko apirilaren 3an egin zen.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, urriaren 19ko 202/2004 Dekretuaren bidez onestutako Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate alderdiei buruzko Erregelamenduaren 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, hain justu ere.ehortzitakoen familiek euren eskubideekin bat datozen neurriak har ditzaten, oraingo iragarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabeteko epean.

Molinilla, 2012ko abuztuaren 13a.

Kontzejuburua,

ÁNGEL FERNANDEZ DE LABASTIDA ORIVE.


Azterketa dokumentala