171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3976
EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 775/12 proze-duraren ondoriozkoa.
Nik, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Kepa Boltzoni Antoñanak eskatuta, gehiegizko edukiarengatiko 775/12 jabari-espedientearen prozedura bideratu da, epaitegi honetan, hain justu ere beherago zehazten diren finkak inmatrikulatzeko:
– Hiri-finka, Ortuellako Sugal auzuneko 11. zenbakiko etxea; Portugaleteko Jabetza Erregistroan honela inskribatuta dagoena: 936. liburukia, 107. orria, 3738 zenbakidun erregistro-finka; 3. inskripzioa; katastro-erreferentziak: zk. finkoa, U4143173R, U4143172J eta U41413171B.
Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.
Halaber, zitazioa egiten zaie Ortuellako Udalari eta Minas y Explotaciones, S.A.ri, lehen aipatutako epean espedientean ager daitezen, bere eskubideen alde egiteko.
Barakaldo (Bizkaia), 2012ko uztailaren 18a.
IDAZKARIA.