Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3974

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 156/12 apelazio-prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia (4. Sekzioa).

Errekurtsoa: 156/12 seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.

Errekurtsogilea: Fatima El Ourayni.

Abokatua: Juan Arenaza Ferrer.

Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.

Alderdi errekurritua: Mohamed Ennchchioui eta Ministerio Fiskala.

Gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, 2012ko maiatzaren 30ean epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

«Partez baiesten dut Fátima El Ourayni andrearen prozesu-ordezkaritzak 2011ko azaroaren 2ko Epaiaren kontra aurkeztutako apelazio-errekurtsoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenba-kiko Epaitegiak seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko 383/111 prozeduran eman zuen, hortik baitator erroilu hau. Hori dela eta, ebazpen hori ezeztatzen dugu, eta alaba komunaren aldeko mantenu-pentsioa finkatzen, aitak ordaindu beharrekoa, diru-sarreren % 25ekoa; gutxienez hileko 100 eurokoa.

Ez da egiten apelazio honetako kostuen adierazpenik.

Jatorriko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere jarri ahal izango da PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4704 0000 00 0156 12) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteengatiko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragra-foan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu».

Mohamed Ennchchioui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko uztailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala