Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3973

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 19koa, Giza Baliabideen zuzendariarena; horren bidez irekitzen dira eta eguneratzen dira Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsetan sartuta dauden guztien datuak.

Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeko den Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduaren (2010eko abenduaren 14ko EHAAren 238. zk.) 2.4.b). artikuluan honako hauek aurreikusten dira: batetik, plazarik lortu ez eta azken oposizioko probetarik baten bat gainditu dutenak lehen poltsan sartzeko, poltsak ireki eta eguneratzea; eta, betetik, zein kidegora sartzeko eskatzen den hartaraxe sartzeko, aurtengo urtean zehar deitu eta bukatu diren oposizioetako lehen azterketara aurkeztu eta suspenditu dutenak bigarren poltsan sartzeko. Edozein poltsa irekitzeak berekin dakar, oro har, poltsetako kideei buruzko datuak eguneraztea.

2010eko irailaren 16ko aipatu aginduan xedatutakoaren arabera, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek honako hau erabaki du: Auzitegiko Medikuen eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsetan sartuta dauden datuak ireki eta eguneratzea.

1.– Deialdiaren xedea.

1.1.– Deialdi honen xedea lan-poltsetan dauden guztien datuak irekitzea eta eguneratzea da.

Deialdian parte hartzen duten guztiei alegatzen dituzten merezimendu guztiak zenbatuko zaizkie, eta horiek egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dituzte, jadanik administrazioaren esku ez badaude.

Merezimenduak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den arte zenbatuko dira.

1.2.– Justizia Administrazioko ondorengo funtzionarioen kidegoetako lan-poltsak irekiko eta eguneratuko dira: Auzitegiko Medikuak, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetza eta Laguntza Judiziala.

1.3.– Deialdi honetan parte har dezaketenak:

● Egungo poltsetan sartuta dauden guztiak, hau da, poltsetan sartzeko eskaera egin zutenak eta alegatu gabeko beste merezimendu batzuk egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar dutenak edo egun sartuta dauden poltsetako datuak eguneratu behar dituztenak.

● Era berean, deialdian parte har dezakete azken oposizioko lehen ariketako kalifikazioan 0 puntu baino gehiago lortu dutenek, eta eskatu duten Kidegoan sartzeko azken oposizioan ariketaren bat gainditu arren plaza lortu ez dutenek, puntuazio horri kasu bakoitzean kreditatzen dituzten merezimendu orokorrak batuz. Erreferentziazko oposizioa:

○ Auzitegiko Medikuen Kidegoari dagokionez, Erreferentziazko oposizioa 2010ekoa da, hau da, deitu zen azkenekoa eta behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta amaitu zena.

○ Laguntza Judizialeko Kidegoari dagokionez, Erreferentziazko oposizioa 2010ekoa da, hau da, deitu zen azkenekoa eta behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta amaitu zena.

○ Izapidetzea Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagokionez, Erreferentziazko oposizioa 2010ekoa da, hau da, deitu zen azkenekoa eta behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta amaitu zena.

○ Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagokionez, batetik, erreferentziazko oposizioa 2008. urtekoa da, hautaketa-probetakoren bat (gainditutako ariketa bakoitza puntu batekin baloratuko da) gainditu dutenak lehen poltsan sartzeko, eta, bestetik, erreferentziazko oposizioa 2010ekoa da, hau da, deitu zen azkenekoa eta behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta amaitu zena.

Prozesua gainditu duten izagaien behin betiko zerrenda BOEn argitaratuaz bukatuko da.

2.– Izangaien betekizunak.

Poltsetan egun daudenek poltsetan sartzeko eskatutako baldintzei eutsi beharko diete.

Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak ezarritako baldintzak bete beharko dituzten poltsetarako izangai berriek. Karrerako funtzionarioak edo lan kontratuko langile finkoak direnak ezingo dira lan-poltsan sartu. Bestalde, zerrendetan sartzeko, 2012. urtean zehar 65 urte edo gehiago ez betetzea eskatuko da.

3.– Eskabideak aurkeztea.

3.1.– Deialdian parte hartzeko eskabideak Ebazpen honen I. eranskineko ereduaren araberakoak izango dira eta Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta 2012ko irailaren 3tik 14ra bitartean aurkeztu beharko dira.

3.2.– Eskabideak ondorengo idatzi-zatian adierazten diren administrazio-bulegoetan aurkeztu behar dira, edo, bestela, bidali daitezke posta ziurtatuaren bidez, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutakoari jarraituz edo lege horretan zehaztutako beste edozein eratan ere.

3.3.– Eskabide-ereduak honako administrazio- bulego hauetan jaso daitezke:

● Arabako EAT, Gasteiz etorbidea 18, 01008 Vitoria-Gasteiz.

● Bizkaiko EAT. Buenos Aires kalea 6, 6.a, 48001-Bilbao.

● Gipuzkoako EAT. Teresa Kalkutakoa plaza 1, 5.a, 20012-Donostia-San Sebastián.

● Justizia eta Herri Administrazio Saileko Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

● Zuzenean:

○ Bilbao: Kale Nagusia 85.

○ Donostia-San Sebastián: Andia kalea 13.

○ Vitoria-Gasteiz: Ramiro Maeztu kalea 10-behea.

Horretan gaian helbide hauetan ere aurkeztu ahal izango dira: www.justizia.net eta Justiziako intranet.

3.4.– Izangaiek eskabidearekin batera ondorengo agiriak aurkeztu behar dituzte:

a) Justizia Administrazioan egindako zerbitzuak.

Eskabideak aurkezteko epearen amaiera arte egindako guztiak hartuko dira kontuan. Ez da beharrezkoa izango Autonomia Erkidego honetan egindako zerbitzuen egiaztagiriak aurkeztea, ofizioz sartuko baitira. Dena dela, Autonomia Erkidego honetatik kanpo bitarteko funtzionario gisa egindako zerbitzuak egiaztatzeko, Justizia Ministerioko Langileen Unitateko Buruak edo Justiziaren alorreko konpetentziak transferituta dituzten eta zerbitzuak egin diren Autonomia Erkidegoetako Langileen Unitateko Buruak ematen duen Egindako Zerbitzuen Egiaztagiria aurkeztuko da.

b) Titulazioak.

Poltsetan sartu nahi duten izangai berriek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera:

● Nortasun-agiriaren fotokopia.

● Kidego bakoitzean sartzeko eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua eta bereziki:

○ Auzitegiko medikuen kidegorako: Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura.

○ Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartzeko: Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren titulua edo baliokidea.

○ Prozesu eta Administrazio Tramitazioko Kidegoan sartzeko: Batxilergo titulua edo baliokidea.

○ Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko: DBHko graduatu titulua edo baliokidea.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoari eta Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagokienez, poltsetarako izangaiek egiaztatu egin beharko dituzte baliabide informatikoak erabiltzen ezagutzak eta praktika dituztela.

Izangai guztiek honako hauek aurkeztu ahal izango dituzte:

● Eskatzailea sartuta dagoen edo sartuta egon nahi duen lan-poltsako kidegora sartzeko beharrezkoak baino altuagoak diren eta oraindik aurkeztu ez diren beste titulazioen fotokopia konpultsatuak.

● Beste meritu batzuen fotokopia konpultsatuak.

c) Nahiz eta ez den eskatzen kreditatzen duen agiririk, eskabidean honako hauek adierazi behar dira:

● Sartzeko eskatzen duten funtzionarioen merezimendupeko Kidegoetan sartzeko probetan parte hartu izana. Erreferentziazko oposizioa:

○ Auzitegiko Medikuen Kidegoari dagokionez, Erreferentziazko oposizioa 2010ekoa da, hau da, deitu zen azkenekoa eta behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta amaitu zena.

○ Laguntza Judizialeko Kidegoari dagokionez, Erreferentziazko oposizioa 2010ekoa da, hau da, deitu zen azkenekoa eta behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta amaitu zena.

○ Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagokionez, Erreferentziazko oposizioa 2010ekoa da, hau da, deitu zen azkenekoa eta behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta amaitu zena.

○ Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagokionez, batetik, erreferentziako oposizioa 2008. urtekoa da, hautaketa-probetakoren bat (gainditutako ariketa bakoitza puntu batekin baloratuko da) gainditu dutenak lehen poltsan sartzeko, eta, bestetik, erreferentziazko oposizioa 2010ekoa da, hau da, deitu zen azkenekoa eta behin betiko zerrenda BOEan argitaratuta amaitu zena.

○ Aurreko hiru oposizioetan ariketak gainditu izana.

d) Euskara jakitea.

Aipatu ezagutzak egiaztatzeko, hizkuntza eskakizuna edo baliokideak lortu izanari buruzko fotokopi konpultsatua.

4.– Baloraziorako prozedura.

4.1.– Kidego bakoitzeko lan-poltsako izangaiak merezimendu orokorren araberako hurrenkeran jarriko dira.

Merezimendu orokorrak eta beren baremazioa 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 4. artikuluan jasotzen dira (2010-12-14ko EHAA, 238. zk.) Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa da aipatu 16ko Agindua.

4.2.– Berdinketarik badago, merezimendu horietan ezarritako hurrenkeraren arabera lortutako puntuazio handienak erabakiko du (2010eko irailaren 16ko Aginduaren 4.4 artikulua). Berdinketak irauten badu, hori apurtzeko lehentasun alfabetikoa hartuko da kontuan, azken enplegu publikoaren eskaintzari zegokion «U» letratik hasita.

5.– Behin-behineko poltsak.

Lan-poltsetan daudenen behin-behineko zerrendak eginda daudenean (datuak eguneratuta eta behar bezala ordenatu eta sailkatuta, honako datuekin: izen-abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, puntuazioa, hurrenkera zenbakia) Bilbo, Donostia eta VitoriaGasteizko EATetako iragarki-tauletan eta web-gune hauetan orrietan jarriko dira ikusgai: www.justizia.net eta Justiziako intranet. Interesatuek 10 eguneko epea izango dute, behin-behineko ebazpenaren aipamena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza lan-poltsetako edozein daturi buruzko erreklamazioak aurkezteko.

6.– Behin betiko poltsak.

Alegazioak ebatzi ondoren behin-behineko zerrendak jarri diren leku beretan jarriko dira behin betikoak, eta behin betiko Ebazpenaren aipamena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Behin-betiko lan-poltsetan ezin izango da aldaketarik egin 2010eko irailaren 16ko Aginduak aurreikusitako kausetatik kanpo (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.).

7.– Errekurtsoak.

Deialdi honek ez du Administrazio bidea agortzen. Haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia sailburuordeari hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Aldi berean deialdi honetatik eratorritako ekintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dira Justiziako sailburuordearen aurrean Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 19a.

Bulego Judizial eta Fiskaleko zuzendaria,

ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala