Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HERRIZAINGO SAILA
3971

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 24koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzen-dariarena, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetarako deia egiten duena.

Maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuak (ekainaren 5eko EHAA, 109 zk.), besteak beste, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko (martxoaren 6ko EHAA, 45. zk.) 15. artikulua aldatu zuen eta honek ezartzen du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, aldizka, Ertzaintzako karrerako funtzionarioek eta praktiketako funtzionarioek hizkuntza-eskakizunak egiaztatu ahal izateko probak egiteko deia zabaldu behar duela, eta horren ondorioz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko euskara probak egiteko deialdia onestea, ebazpen honen 1. eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.

Bigarren artikulua.– Errekurtsoak.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo zuzenean aurkatu ahal izango dute administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu, ebazpen adierazia eman arte, edo, jarritako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatu arte. Interesdunek administrazioarekiko auzien jurisdikzioa aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du eskumena duen Administrazio Auzien Epaitegiari zuzenduta, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, betiere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz. Era berean, deialdi honetan, Epaimahai Kalifikatzaileen jardueratik eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako organoetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dituzte interesdunek, administrazio prozedura erkideari buruzko arautegian ezarritako eran eta kasuetan.

Arkauti, 2012ko uztailaren 24a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

1. ERANSKINA
OINARRIAK
I. KAPITULUA
DEIALDIAREN XEDEA ETA APLIKAZIO-EREMUA

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko euskara probak egiteko deialdia egingo da. Horren edukia maiatzaren 22ko 76/2012ko Dekretuaren eranskinean jasotzen da.

Bigarrena.– Aplikazio-eremua.

1.– Ertzaintzako karrerako funtzionarioek eta praktiketako funtzionarioek har dezakete parte probetan, maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuaren aplikazio-eremuan badaude.

2.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren Ebazpenen bidez, hizkuntzaren gaitasuna hobetzeko ikastaroetarako deialdiak egin ziren Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat, hain zuzen, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko derrigorrezko epea ezarri zaienentzat. Ebazpen horien arabera, funtzionariook derrigorrez parte hartu beharko dute deialdi honetako probetan, hauek egin aurretik parte hartutako ikastaroetan mailarik altuena lortu badute.

II. KAPITULUA
ERTZAINTZAREN 1. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO PROBAK

Hirugarrena.– Probak.

Probetan zenbait ariketa egin beharko dira, eta horien helburua izango da izangaiek duten euskararen ezagupena neurtzea. Probetan kontuan hartuko dira maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuko hizkuntzaren gaitasunak, eta halaber, bat etorriko dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritako aginduekin.

Laugarrena.– Probek bi zati izango dituzte.

Lehenengo zatia.– Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitako proba idatzia izango da. Zati honen helburu bakarra probei dagozkion bigarren zatian parte hartzeko euskararen gutxieneko ezagutza-maila egiaztatzea izango da. Proba honek gehienez 50 puntu izango ditu eta gainditu ahal izateko gutxienez 37 puntu atera beharko dira. Lehen zatia gainditzen ez duenak ezin izango du bigarren zatian parte hartu.

Bigarren zatia.– Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitako ahozkoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, mintzamena eta idazmena neurtzeko ariketak izango dira. Proba bakoitza «gai» edo «ez gai» baloratuko da. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ahal izateko, izangaiek zati honek dituen atal guztiak egin beharko dituzte, eta atal horietan guztietan «gai» emaitza lortu beharko dute. Azken emaitza orokorra «ez gai» denean, edozein ataletan lortutako «gai» emaitzek ez dute inolako baliorik izango.

Bosgarrena.– Bigarren zatiko probak egin ahal izateko, aurkeztuko direnek lehenengo zatiko proba gainditu beharko dute. Hala ere, Hizkuntza Gaikuntzako ikastaroetan euskararen ezagupenen mailarik altuena lortu duten Ertzaintzako karrerako funtzionarioak eta praktiketako funtzionarioak zuzenean bigarren zatiko probak egitera pasatu ahal izango dira; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Lan Baldintzak Arautzen ditueneko indarrean dagoen Akordioan ezarritakoaren arabera liberatuak izan direnak eta 2012ko apirilaren 17a eta uztailaren 16a bitartean Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak emandako ikastaroetan parte hartu dutenak.

III. KAPITULUA
PROZEDURA

Seigarrena.– Eskabideak.

1.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten guztiek eskabidea egin beharko dute saileko intranetaren bitartez «Gurenet», bertan eskuragarri izango den eskabide eredua betez.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 15 egun naturalekoa izango da.

Zazpigarrena.– Probetara onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak onartuko du lehen zatiko eta bigarren zatiko probetarako onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda. Zerrenda hauek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko dira.

Aipaturiko behin-behineko zerrenda argitaratzen den datan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak ematen dituen gaikuntza linguistikora zuzendutako ikastaroetan ari direnek, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia langileen lan-baldintzak arautzen dituen indarreko Akordioan ezarritako liberatuen ikastaroa egiten ari direnek, probetarako dagokion parte-hartze eskaria egin badute, lehen zatiko probetarako onartuak izango dira bosgarren oinarrian ezarritakoaren kalterik gabe.

Hala ere, bigarren zatia egikaritu aurretik aipaturiko ikastaroan euskara ezagutza mailarik gorenena lortuz gero, bosgarren oinarriko a) idatzi-zatiaren arabera, bigarren zatira onartuak izango dira, lehenengo zatian ateratako emaitza kontuan izan gabe.

Zortzigarrena.– Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurkako errekla-mazioak.

Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen Ebazpenaren kontra interesdunek, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bost egun naturaleko epean. Aipatutako erreklamazioak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari bideratuko zaizkio.

Aipaturiko Ebazpenean, probak zuzendu eta neurtuko dituen Epaimahaiaren izendapena, lehen zatiko proben eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.

Bederatzigarrena.– Onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda.

1.– Aurreko oinarriak aipatzen duen bost eguneko epea amaitu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak argitaratuko du, ebazpen baten bidez, probak egiteko onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko da.

Lehen zatiko probak ezin izango dira egin aipaturiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik.

Hamargarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

1.– Probetarako Epaimahai Kalifikatzailea berezitasun printzipioan oinarrituta izendatuko da, eta karrerako funtzionario edo langile finkoek osatuko dute. Horietariko gehienek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagokien 4. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izango dute.

Epaimahai Kalifikatzaile hau mahaiburu batez eta hiru bokalez osaturikoa izango da. Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langile batek idazkaritza funtzioak beteko ditu. Beti ere, Epaimahai honetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ordezkari bat izango du.

2.– Kide anitzeko organoen funtzionamenduaren arautegiak zuzenduko du Epaimahaiaren jarduera. Dena den, Epaimahaiak egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, behar duen aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso dezan.

3.– Deialdiaren prozesuan dauden probak garatzea, zehaztea eta ebaluatzea Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio. Epaimahai Kalifikatzaile honek autonomia osoz jokatuko du, eta bere ardura izango da prozedura objektiboa izatea eta deialdiaren oinarriak beteko direla bermatzea.

4.– Epaimahaiaren erabakiak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean argitaratuko dira.

5.– Epaimahai Kalifikatzaile honetan parte hartzeagatik legez ezarritako lansariak jasoko dira.

Hamaikagarrena.– Probak garatzea.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak edo Epaimahai Kalifikatzaileak, eskabide kopurua eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren baliabideak eta zerbitzu beharrak kontuan hartuta, probak zenbat egunetan eta zein tokitan egin erabaki ahal izango du.

2.– Lehen zatiko probak burutu ostean, Epaimahai Kalifikatzaileari dagokio, Akordio bidez, behin-behineko emaitzak onartzea. Emaitzok «Gai» «Ez gai» kalifikazioa izango dute. Era berean, aipaturiko akordioan zehaztuko dira, bigarren zatiko proben egikaritzaren data, tokia eta ordua.

Behin-behineko emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek bost egun naturaleko epea izango dute Epaimahai Kalifikatzailearen aurrean erreklamazioak aurkezteko.

Epe hori amaituta, erreklamaziorik aurkeztu ez duten izangaien emaitzak behin betiko bihurtuko dira eta aurkeztutako erreklamazioak Akordio bitartez Epaimahai Kalifikatzaileak ebatziko ditu. Akordio honen aurka, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bigarren zatia egikaritzeko datarako aurkezturiko erreklamazioak ebatzi ez badira, erreklamazioren bat aurkeztu duten izangaiek bigarren zatia burutu ahal izango dute, nahiz eta honek soilik balioa izango duen, baldin eta hautagaia azkenik onartua bada.

3.– Bigarren zatiko probei dagokienean, beraien aurrean jarri litezkeen erreklamazioen epe eta organo eskudunentzako oinarri honen bigarren atalean ezarritakoa izango da kontuan.

Hamabigarrena.– Behin betiko emaitzen argitarapena.

Bigarren zatiko proben behin betiko emaitzak onartzen dituen Akordioaren erreferentzia, 1. Hizkuntza-eskakizuna gainditu dutenen Ertzaintzako karrerako funtzionarioei eta praktiketako funtzionarioei dagokiona, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzari aurkeztuko zaio. Akordio hori Akademiako iragarki-taulan argitaratuko da.

Hamahirugarrena.– Oinarri-arau hauetan aurreikusten ez diren guztietan, Ertzaintzan Euskararen Normalkuntza arautzen duten otsailaren 24ko 30/1998 Dekretua eta maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretua aplikatuko dira.


Azterketa dokumentala