171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 3 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3970
EBAZPENA, 2012ko uztailaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.
Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat bete behar denez, gerentzia honek ebatzi du eranskinean zehazten den lanpostua izendapen aske bidez beteko dela iragartzea. Eta hala egin du, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko otsailaren 25eko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2011ko martxoaren 17ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989 uztailaren 28ko EHAA).
OINARRIAK
Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpena honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.
Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 eguneko izango da, deialdia euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Eskabideak errektore jaunari zuzendu beharko zaizkio eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako tokietan: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza 1, Donostia-San Sebastián); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea 2, Vitoria-Gasteiz); edo EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorretan emandako ebazpenean dago zehaztuta, ikus 2007ko abuztuaren 3ko EHAA; Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html). Edozelan ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak (urtarrilaren 13ko 4/1999ko Legeak emandako idazketan), 38.4 artikuluan adierazten dituen moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.
Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.
Hirugarrena.– 1.– Idazkiarekin batera, eskatzaileek curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adieraziz:
a) Titulu akademikoak.
b) Funtzionario titulua.
c) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.
d) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.
2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.
Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazioarekiko Auzien Bilboko Epaitegi egokian; horretarako bi hilabete egongo dira, ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Unibertsitateko estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legearen 8. eta 14. artikuluetan.
Leioa, 2012ko uztailaren 26a.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.
I. ERANSKINA
– Izena: Kargudunaren Idazkaria.
– Erreferentzia: F 939.
– Eskala: Administraria/Administrazio laguntzailea.
– Taldea: C/D.
– Zenbatgarrena: 24.
– Maila: 19.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Langunea: Informazio eta Komunikazioaren Teknologien Gerenteordetza.
– Campusa: Bizkaia.
– Lanpostua betetzeko baldintzak:
EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C/D taldekoak, Administraria/Administrazio laguntzailea eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean, Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.