Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3969

AGINDUA, 2012ko abuztuaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko ekainaren 22ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2012ko uztailaren 4ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.–?Isabel Navarro Lashayas andrea goi-kargudun baten idazkari izendatzea Justizia eta Herri Administrazio Saileko Lan Harremanen Zuzendaritzan (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 10; destino-osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2012ko irailaren 3tik izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 3a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala