166. zk., 2012ko abuztuaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
3880
EDIKTUA, Gizarte Ekonomia eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariarena, Gizarte Ekonomiako laguntza batzuk itzularazteko espedienteen hasiera jakinaraztekoa.
Hona hemen Felipe Yarritu Diaz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak eman duen
EDIKTUA
Aurrerago aipatzen diren itzulketa espedienteen hasiera ezin izan da modu adieraziz jakinarazterik izan, itzuli egin baitira jakinarazpenak, espedientean dagoen helbidea okerra delako, eskatzaileak helbidea aldatu eta jakinarazpenaren ondorioetarako horren berri eman ez duelako edo beste kausa batzuengatik. Hori dela eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoa betez. Interesdunari jakinarazten zaio dirulaguntza itzularazteko espedientea hasteko probidentzia eman dela, ediktu honetan aipatzen den zerrendan jasotako dekretu nahiz agindu laguntza emaileen babesean emandako dirulaguntza itzultzea bidezkoa den ebazteko. Izan ere, ez ziren aurkeztu, ebazpenean jarritako baldintzak betetzen direla justifikatzeko agiriak. Hori guztia dela eta, interesdunari 15 eguneko epea ematen zaio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1; 01010 PK, Vitoria-Gasteiz), dela zuzenean dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan jasotako bideren batez. Ohartarazten zaio alegaziorik aurkezten ez badu, prozedura amaitu egingo dela ebazpen baten bidez; halaber, ezbetetzeren bat egon dela ikusten bada, jasotako zenbatekorako eskubidea galdu dela erabaki ahal izango da, bai eta jasotakoa itzultzeko obligazioa ezarri ere.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 2a.
Gizarte Ekonomia eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria,
JOSÉ FELIPE YARRITU DÍAZ.