Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2012ko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3877

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 807/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 807/11, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Grace Cadena Nieto.
Abokatua.
Prokuradorea: Santón.
Demandatua: Miguel Angel Gutierrez Zarate.
Gaia: banantze edo dibortziotik eratorritako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2012-06-20an, eta honako hau da epaitza:

«Baietsi egiten dut Pedro María Santín Díez epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta Grace Cadena Nieto andreak sustatutako demanda, auzi-ihesean den Miguel Ángel Gutierrez Zárate jaunaren aurkakoa; Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltza ere parte da. Hortaz, honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

1.– ?Aintzane eta Jasone Gutierrez Cadenaren zaintza eta jagoletza Grace Cadena Nieto andreari ematen zaizkio; eta horri bakarrik ematen zaio, halaber, adingabe horien gaineko guraso-ahala.

2.– Aintzane eta Jasone Gutierrez Cadenaren eta Miguel Ángel Gutierrez Zárate jaunaren arteko bisitak bi gurasoen arteko adostasunaren baitan geratzen dira.

3.– Miguel Ángel Gutierrez Zárate jaunaren kontura, mantenu-pentsio bat ezartzen da, Aintzane eta Jasone Gutierrez Cadenaren aldekoa, demandatuaren diru-sarrera garbien % 23koa. Pentsio hori inoiz ez da izango hileko 100 eurotik beherakoa, eta hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan ordaindu beharko du, Grace Cadena Nieto andreak horretarako zehazten duen kontu-zenbakian. Pentsioa urtero eguneratuko da, KPIren aldaketen arabera.

4.– Guraso bakoitzak adingabekoen aparteko gastuen % 50 ordaindu beharko du.

Ez da berariazko erabakirik hartzen kostuei dagokienez.»

Miguel Angel Gutierrez Zarate demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak:

«Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710000000080711. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut».

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko ekainaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala