166. zk., 2012ko abuztuaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3876
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 654/11 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira idazpurua eta xedapenak:
266/12 EPAIA
Erregearen izenean,
Bilbao, 2012ko ekainaren 4a.
Nik, M.ª Eugenia Matía Ortiz, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, ikusi ditut dibortzioari buruzko 654/11 hitzezko judizioko jarduera berezi hauek. Auto horiek epaitegi honek izapidetu ditu Marcelo Javier Seoane Fernándezek eskatuta –Iciar Arcocha epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Verónica Rodríguez letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den María Florencia Giordanoren aurka.
EPAITZA
Marcelo Javier Seoane Fernándezen izenean eta ordez Iciar Arcocha epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, eta Marcelo Javier Seoane Fernándezek eta María Florencia Giordanok osatutako ezkontzaren legezko deuseztapena agintzen dut, dibortzioa dela-eta.
Alderdi bati ere ez zaio kosturik ezartzen.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.
Epaia hau irmoa denean jakinarazi bekio ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari, dagokion idazpena egin dadin.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Maria Florencia Giordanoren bizilekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko ekainaren 5a.
IDAZKARIA