166. zk., 2012ko abuztuaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
3874
EBAZPENA, 2011ko otsailaren 17koa, Gizarteratzeko zuzendariarena, deskalifikatu diren laneratze-enpresen zerrenda argitara emateko dena.
Azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuaren bidez laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, eta bere 9.6 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, kalifikazio horretara sartzeko eta erregistratua izateko prozedura ezartzen da.
Gizarteratze Zuzendaritzak, urriaren 6ko 538/2009 Dekretuak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, hau
EBATZI DU:
2011ko otsailean zehar, Euskadiko Laneratze Enpresen Erroldan inskribaturik izanik deskalifikatu diren enpresen zerrenda argitaratzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, enpresa horien helbideak zehaztuaz; hortaz, enpresa horiek errolda horretan izateari utziko diote.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 17a.
Gizarteratzeko zuzendaria,
GLORIA MÚGICA CONDE.