Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2012ko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
3873

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 17koa, Gizarteratzeko zuzendariarena, kalifikatu diren laneratze-enpresen zerrenda argitara emateko dena.

Azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuaren bidez, laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, eta bere 9.6 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, kalifikazio horretara sartzeko eta erregistratua izateko prozedura ezartzen da.

Gizarteratze Zuzendaritzak, urriaren 6ko 538/2009 Dekretuak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DU:

2011ko otsailean, Euskadiko Laneratze Enpresen Erroldan inskribaturik izanik kalifikatu diren enpresen zerrenda argitaratzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, enpresa horien helbideak zehaztuaz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 17a.

Gizarteratzeko zuzendaria,

GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala