Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2012ko abuztuaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
3872

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 16koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Lea Artibai Ikastetxeak Profesional Baimenduak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi duen baimena berriztatu eta zabaltzen duena.

Esp. zk. / Gaia: SEG/0052/2012.

AURREKARIAK

Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko irailaren 13ko Ebazpenaren bitartez, Lea-Artibai Ikastetxea ondoren zehazten diren arlotan baimendutako profesionalak prestatzeko Erakunde Aintzatetsizat aitortu zen:

– Behe-tentsioko banakako kualifikazio-agiria. Kategoria: oinarrizkoa eta espezialitateak.

– Iturgintzako banakako kualifikazio-agiria.

– Berokuntza eta ur bero sanitarioen instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (A insta-latzailea).

– Berokuntza eta ur bero sanitarioen instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (A man-tentzailea).

– Klimatizazio-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria (B instalatzailea).

– Klimatizazio-instalazioen mantenimendurako banakako kualifikazio-agiria (B mantentzailea).

– Hozkailu-instalazioetarako banakako kualifikazioagiria.

– Hozkailu-instalazioak kontserbatu edo konponketarako banakako kualifikazio-agiria.

– Gas-instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria, C kategoria.

Bi.– 2012ko ekairen 8an, Lea Artibai Ikastetxea-ren ordezkaritzak Erakunde Aintzatetsi bezala jarduteko duen baimenaren berritze eta beste espezialitate eta categori batzuetara zabaltze eskaera aurkeztu zuen. Hasierako eskaera hori, neurri batean ekainaren 28 eta 29ko idatzien bidez aldatu egin zen, eta azkenean honela geratu zen:

1.– Baimenaren berritze eskaera ondorengo kategorian:

Iturgintzarako norbanakoaren prestakuntza txartela.

2.– Ondoren aipatzen diren agiriak lortzera bideratutako profesionalen prestakuntza ikastaroak emateko baimen eskaera:

– Eraikinetako instalazio termikoetarako norbanakoaren prestakuntzako txartela.

– B kategoriko gas instalazioetarako norbanakoaren prestakuntzako txartela.

– C kategoriko gas instalazioetarako norbanakoaren prestakuntzako txartela.

– Edozein kopurutan fluordun hozgarri karga duten hozkailu-sistema daukaten ekipoen manipulaziorako gaitasuna aitortzen duen ziurtagiria (F.P. 1 eta 2).

Hiru.– Eskabide horrekin batera martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituenak, bere V. Kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Aurkeztutakoak honakoak dira:

– Entitatea identifikatzeko datuak. Markina-Xemeinen du egoitza, Xemein Etorbideko 19. zenbakian, 48270 (Bizkaia).

– Lanbide heziketako ikastetxe itunpekoa dela egiaztatzeko agiriak.

– Prestakuntza-prozesua burutzeko ikastetxeak dituen instalazioen azalpena.

– Formazio-kurtsoa burutzeko dituen baliabide teknikoen deskripzioa.

– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Lau.– Ikastaroak emateko asmoa den instalazioak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko zerbitzu teknikoek, 2007ko ekainaren 13an, ikuskatu ondoren egokitzat jo zituzten berberak dira. Horrela jasotzen da 2012ko ekainaren 29an Lurralde Ordezkariak luzatutako txostenean, zein, Lea Artibai Ikastetxea-k egindako eskaerari dagokionean, Erakunde Aintzatetsi bezala duen aitormenaren berritze eta zabaltzearen aldekoa da.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuak honela dio 26. artikuluan: presta-kuntzarako entitate aintzatetsi izateko baimena 5 urterako emango da gehienez, eta epea amaitu baino lehen berriztatu beharko da, betiere bere titularrak eman zeneko eskakizunak eta baldintzak betetzen baditu.

Hiru.–?Lea Artibai Ikastetxeak dauzkan instalazioek aipatu dekretuaren 22. artikuluan gutxienekoz eskatzen diren baldintzak betetzen dituzte eta Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

Lau.– Halaber, nahikoa agiri aurkeztu dira garatu beharreko ikastaroei dagokienez, eta zehaztu egin dira gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak, bai berriztatu beharreko espezialitateei bai baimendu beharreko espezialitateei dagokienez.

Bost.– Justifikatu egin dira, halaber, erakundeak espezialitate ezberdinetan ikastaroak emateko dituen giza baliabideak, berriztatu zein baimendu beharreko espezialitateetan.

Sei.– Labur esanda, prozedura martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakori jarraituz izapidetu da eta erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Markina-Xemeingo, Lea Artibai Ikastetxea-k aurkeztutako aitormen berritze eta zabaltze eskaera onartzea, eta, ondorioz, ondoren zerrendatzen diren kategorietan profesional baimenduak prestatzeko Erakunde Aintzatetsi bezala aitortzea.

– Iturgintzarako norbanakoaren prestakuntza txartela.

– Eraikinetako instalazio termikoetarako norbanakoaren prestakuntzako txartela.

– B kategoriko gas instalazioetarako norbanakoaren prestakuntzako txartela.

– C kategoriko gas instalazioetarako norbanakoaren prestakuntzako txartela.

– Edozein kopurutan fluordun hozgarri karga duten hozkailu-sistema daukaten ekipoen manipulaziorako gaitasuna aitortzen duen ziurtagiria (F.P. 1 eta 2).

2.– Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitate Aintzatetsien Erregistro Berezian, zeinetan erakundeak REFPA zk. A-0051 zenbakia daukan, dagozkion idatzoharrak egin daitezen agintzea.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

4.– Erakunde honek baimena du kreditazioa duten Bizkaiko Lurralde Historikoko instalazioetan kurtsoak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumena duen lurralde-bulegoan, eta egiaztatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela maiatzaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako gutxieneko baldintzak.

5.– Erakunde Aintzatetsi Erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitakoak.

6.– Erakunde Aintzatetsiek galdu egingo dute beraien kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. arti-kuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 16a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala