166. zk., 2012ko abuztuaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 3 orri.)
- EPUB (147 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
3871
EBAZPENA, 2012ko uztailaren 16koa, Garraioetako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berriak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, diru-laguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berriak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Garraioetako zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera, zeini eman zaien argitara ematea. Onuradunen zerrenda ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 16a.
Garraioetako zuzendaria,
MIKEL DÍEZ SARASOLA.