Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2012ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
3617

IRAGARKIA, 48A001-11-2012 ES espediente-zenbakiko zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2012ko ekainaren 27ko emandako ebazpen-proposamena Nort-Car Autos, S.Lri jakinarazteko dena. Zehapen-prozedura hori Nort-Car Autos, S.L. sozietatearen aurka bideratu da, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4.g) eta 50.4.h) artikuluetan tipifikatutako arau-hauste batzuk egozten zaizkio.

Ebazpen-proposamena interesdunei jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Interesdunek horren berri izan dezaten argitaratzen da iragarki hau, eta interesdunei egindako jakinarazpentzat joko da, ohartarazpen hau eginda:

Interesdunak Osasun eta Kontsumo Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutan (Errekalde zumarkalea 39.A, Bilbao) agertu ahal izango dira, bost eguneko epean, ebazpen-proposamenaren edukia zein den osorik jakiteko. Ordezkaritzan agertzen direnetik hamabost eguneko epea izango dute, egoki irizten dituzten alegazio, agiri edo informazioak emateko, frogaldiari hasiera ematea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Bilbao, 2012ko uztailaren 16a.

Kontsumoko koordinatzailea,

XABIER ALBERDI LAZKURAIN.


Azterketa dokumentala