Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2012ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3614

EDIKTUA, 49/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Elena Fernandez Uriyak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 49/11 falta-judizioan epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

187/11 EPAIA

Irun, 2011ko azaroaren 25a.

Erregearen izenean, nik, Isabel Maria Viera Limak, Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko ordezko epaile naizen aldetik, ahozko judizio publikoan ikusi dut 49/11 falta-judizio azkarraren auzia, ebasketari buruzkoa; salaketa Jesús María Rodríguez Quílez jaunaren aurkakoa da, eta Jesus Francisco Martín Carpio jaunak aurkeztu du, Alcampo merkataritza-gunearen ordez. Fiskaltzak parte hartu du, akzio publiko gisa.

Epaitza

Jesús María Rodríguez Quílez jauna honako honetara kondenatzen dut ebasketa-falta bat dela-eta: egunean 3 euroko isuna ordaintzera, 45 egunetan zehar. Eta hala egiten ez badu, Kode Zibilaren 53. artikuluan aurreikusitako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Gainera, merkataritza-gunearen ordezkari Jesus Francisco Martín Carpio jaunari 4,34 euro eman beharko dizkio. Kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, ebazpen honen jakinarazpena egin eta bost eguneko epean; instrukzioko epaitegiari aurkeztu behar zaio errekurtsoa, idatziz.

Horrela, bada, epai honen bidez, behin betiko epaituz, auzialdi honetan hauxe erabaki, agindu eta izenpetu dut.

Jasota gera dadin, eta, gaur egun helbide ezagunik ez duen Jesus Maria Rodriguez Quilezi epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko maiatzaren hamarrean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala