Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2012ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3613

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1174/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1174/11 prozedura arrunta bideratu da, Esther Jimenez Jimenezek eskatuta, Mohammed Tounsaoui-ren kontra (gaia: dibortzioa). Prozedura horretan, epaia eman da, 2012ko maiatzaren 29an. Hona hemen xedapen-zatia, kopiatuta:

«ERABAKITZEN DUT:

Baietsi egiten dut, partez, Juan Ramón Álvarez Uría epaitegietako prokuradoreak Esther Jiménez Jiménez andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Mohammed Tounsaoui-ren aurkakoa.

Beraz, Mohammed Tounsaoui jaunaren eta Esther Jiménez Jiménez andrearen arteko ezkontza –2004eko uztailaren 2an Donostian egina– dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez die kalterik ekarriko fede oneko hirugarrenei, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte. Horretaz gain, honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

1.- Ezkontzaren erregimen ekonomikoa desegitea, eta adostasun eta ahalorde guztiak ezeztatzea. Desegindakotzat deklaratzen ditut ezkontzaren erregimen ekonomikoa eta irabazpidezko sozietatea, eta azken horren likidazioa egin ahal izango da ezkontzaren erregimen ekonomikoa likidatzeko prozeduraren bidez, baldin eta alderdiren batek hala eskatzen badu. Behin betiko ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak.

2.- Familia-etxebizitza erabiltzea eta gozatzea. Esther Jiménez Jiménez emazteari esleitzen zaio familia-etxebizitzaren eta etxeko horniduraren erabilera eta gozamena.

3.- Konpentsazio-pentsioa. Ez da ezarriko emaztearen aldeko eta senarraren konturako konpentsazio-pentsiorik.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean edo aurkaratzeak soilik neurrien gainean badu eraginik, dibortzioaren gaineko erabakiaren irmotasuna lortuta, Idazkaritza Judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 000500 1274 1847 0000 00 1174 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZLb, 449.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Mohammed Tounsaoui demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko egin dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamabiko maiatzaren hogeitabederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala