Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2012ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3612

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 1152/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria Jose Galindo Oleak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: Jesus Chaos Soto jauna, Encarnaciónen semea, espainiarra, testamentua egin gabe hil zela-eta, epaitegi honetan 1152/10 espedientea bideratu da abintestato-jaraunsleak deklaratzeko. Gizon hori alarguna zen; Madrilen jaio zen 1929-09-27an, eta Zamudion hil 2009-04-22an. Udalerri horretako Torrelarragoiti poligonoko 6an izan zuen azken bizilekua. Gaur hartu den ebazpenean ebatzi da gizon horren jaraunspena jasotzeko eskubidea dutela uste dutenei dei egitea, epaitegi honetan ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, bi hilabeteko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik aurrera. Kausatzailearekin duten ahaidetasuna frogatu beharko dute, eta aditzera ematen zaie honako hau hirugarren eta azken deia izango dela; bestalde, ohartarazten zaie jaraunspena inork eskatzen ez badu, jabegabe geratuko dela.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 21a.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala