Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2012ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3608

AGINDUA, 2012ko uztailaren 9koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Tutelar Beroa para personas con enfermedad mental de Álava fundazioaren estatutuetako 4. artikuluaren aldaketa (helbidearena) onartu eta inskribatzeko dena.

Fundación Tutelar Beroa para personas con enfermedad mental de Álava fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2012ko maiatzaren 30ean eskaera bat iritsi zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera; Fundación Tutelar Beroa para personas con enfermedad mental de Álava fundazioaren izenean Mónica Fernández Borobio Zuzendariak egindako eskaera, hain zuzen ere.

Eskaerarekin batera, Ramón Díaz de Otazu Martínez de Marigorta patronatuko Lehendakariak Fundación Tutelar Beroa para personas con enfermedad mental de Álava fundazioaren izenean eta ordez 2012ko maiatzaren 21ean emandako eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendu bat aurkeztu da. Eskritura hori Gasteizko notario Alfredo Pérez Ávilak eman zuen (protokolo-zenbakia: 1.317).

Eskritura publiko horrekin batera, 2012ko apirilaren 26an egindako bilerari buruzko ziurtagiria aurkeztu da. Patronatuko idazkari nagusi Begoña Fernández Ruiz de Azua andreak egin zuen ziurtagiri hori, 2012ko apirilaren 27an, Ramón Díaz de Otazu Martínez de Marigorta lehendakariaren baimenarekin. Bilera horretan, fundazioaren helbide soziala aldatzea erabaki zen, aho batez, eta, horren ondorioz, fundazioaren estatutuetako 4. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioen Legeko 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1 e) artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.- Fundación Tutelar Beroa para personas con enfermedad mental de Álava fundazioaren estatutuetako 4. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea agindu honen datarekin, fundazioaren helbide soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, zein 2012ko maiatzaren 21ean eman baitzuen fundazioaren lehendakari Ramón Díaz de Otazu Martínez de Marigorta jaunak, Gasteizko notario Alfredo Pérez Ávilaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.317).

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbide sozialak udalerri berean jarraitzen du: Budapest hiribidea 29, behea, Vitoria-Gasteiz.

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 9a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.


Azterketa dokumentala