Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2012ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
3606

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 3koa, Kanpo Harremanetako idazkari nagusiarena, Euskal Etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak Euskal Etxeei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen du. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira. 222/2003 Dekretuaren 7.1 artikuluan xedatzen denari men eginez, Kanpo Harremanetako idazkari nagusiak, 2011ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 246. zk., 2011ko abenduaren 29koa), 2012rako diru-laguntzen deialdia egin zuen.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan arautzen den Ebaluaketa Batzordeak, lehenago aipatutako Ebazpenean izendatutako kideek osatzen dutenak, diru-laguntzak esleitzeko proposamena egin du, aipaturiko Dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan xedatzen denari men eginez.

Hori guztia dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. Eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei diru-laguntzak ematea, izendatzen diren pertsonen asistentzia falta asetzeko.

Bigarrena.– II. eranskinean deialdiko baldintzak betetzen dituzten pertsonen zerrenda jasotzea. Pertsona horiek hurrengo esleipen ebazpenetan dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute uko egiterik izanez gero aurtengo ekitaldian, esleitutako gehienezko diru-kopurua adierazita.

Hirugarrena.– III. eranskinean baztertuta geratu diren eskaerak sartzea, atzera egin dutenenak edo deialdiaren baldintzak bete ez dituztenenak.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 3a.

Kanpo Harremanetako idazkari nagusia,

Guillermo Echenique González.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala