146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
3493
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen diren espedienteei buruzkoa (L_2012_20_671).
María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da agiriak aurkezteko errekerimendua amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunei honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diegu:
– Eskatzailearen erroldatze-agiria, non egiaztatzen den Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon dela eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik.
– Datu ekonomikoak eskatzeko baimena jasotzen duen inprimakia, behar bezala beteta eta guraso biak sinatuta.
– Laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku kontuaren titulartasun datuen fotokopia (20 digitu).
Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Enplegu eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Intxaurrondo kalean, 70 - 2., 20015, Donostia-San Sebastián), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 8a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.