Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
3491

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Sebastiana de Assuncao Santos andreak SD2-07375/11 espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

2012ko maiatzaren 18an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Sebastiana de Assuncao Santos andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezezten zuena.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde-ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala