146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRIZAINGO SAILA
3488
IRAGARKIA, 2012ko uztailaren 9ko Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpenak 12465 eta 12531 zenbaki profesionala duten ertzainei toki-aldaketa zigorra ezarri zien 405X12ED003 diziplina-espedientean, arau-hauste larri bat egiteagatik. Halaber, ezin dute destino berririk lortu bidali dituzteneko udalerrian bi (2) urteko epean.
Jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitara eman dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJAPE) azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluak betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da, interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:
1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozue Herrizaingoko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
2.– Halaber diziplina espedientea Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan duzue (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18).
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 11.
Segurtasuneko sailburuordea,
MIGUEL ÁNGEL BUEN LACAMBRA.