Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3486

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzak Umeen Gabonetako Parkearen 2012-2013ko edizioan (PIN-UGP) parte hartzeko, diseinu, instalazio, hargune, beharrezko giza baliabide eta animazioko jarduerak helburu dituen zerbitzuen administrazio-kontratuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: A-025/DJAP/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-025/DJAP/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Barakaldon (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centre erakundeak (BEC) dituen instalazioak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2012ko abenduaren 8tik 2012ko urtarrilaren 13ra arte, biak barne (34 egun natural).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.

Ponderazio ekonomikoa, guztira: 51 puntu.

Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:

– Diseinua: 15 puntu.

– Jarduera-programa eta pertsona/parte-hartzaileen kudeaketa: 34 puntu.

Balio-iritzien ponderazioa, guztira: 49 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: lizitaziorako gehienezko aurrekontua honako hau da: berrehun eta berrogeita bost mila zazpiehun eta hirurogeita bi euro eta hirurogeita hamaika zentimo (245.762,71), gehi berrogeita lau mila berrehun eta hogeita hamazazpi euro eta hogeita bederatzi zentimo (44.237,29), BEZari (% 18) dagozkionak. Orotara, berrehun eta laurogeita hamar mila (290.000) euro.

5.– Behin-behineko bermea: eskatzen bada, kontratuaren prezioaren % 3, BEZik gabe (7.372,88).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko abuztuaren 23a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

Enpresaren batek sailkapena egiaztatu nahi izanez gero, honako hau litzateke kontratu honi dagokion sailkapena:

L taldea, 5 azpitaldea eta C kategoria.

b) Adierazitako sailkapena egiaztatzen ez duten enpresa guztiek Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren Karatulan ezartzen diren bitartekoak erabiliz egiaztatuko dituzte ekonomia-eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abuztuaren 23a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-iritziaren araberako haztapena duten irizpideei buruzkoa («C» gutun-azala irekitzea).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2012ko irailaren 11.

– Ordua: 11:00ak.

b) Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratu daitezkeen alderdiei buruzko irekiera ekonomikoa («B» gutun-azalak).

– Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

– Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua).

– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

– Eguna: 2012ko irailaren 17a.

– Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan aipatzen dira; balorazio-irizpideen erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar da.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA ÁNGELES ALONSO PRIETO.


Azterketa dokumentala