146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3483
EDIKTUA, kontratu orokorrei buruz bideratutako 1559/11 prozedura monitorioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: 1559/11 prozedura monitorioa.
Demandatzailea: Urbasa Mendizerra kaleko 20-22-24ko eta Belate kaleko 5-7-9-9Ako Jabekideen Erkidegoa.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Venancio Bitorosa Botala eta Josefa D Jemis Tokule.
Gaia: kontratuak, oro har.
Aipatu judizioan, 2012ko maiatzaren 8an autoa eman da, zeinaren xedapen-zatia ondokoa baita:
XEDAPENAK
1.– Bitorosa Botala eta Josefa D Jemis Tokule-ren aurka, Urbasa Mendizerra kaleko 20-22-24ko eta Belate kaleko 5-7-9-9Ako Jabekideen Erkidegoak eskatuta bideratutako prozesu monitorio hau bukatua dela deklaratzen da. Prozesu hori honako hauek erreklamatzeko aurkeztu zen: Erkidegoari zor zaizkion kuotengatik 816,99 euro, eta ordainketarako aldez aurreko errekerimenduaren gastuengatik 26,99 euro.
2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak ordaintzera, betiere, PZLb-ren 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz.
3.– Urbasa Mendizerra kaleko 20-22-24ko eta Belate kaleko 5-7-9-9Ako Jabekideen Erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.
Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.
Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZLb, 454.bis artikulua).
Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454.bis artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274 (oharrak: 0072 0000 08 1559 11). Diru-sarreraren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Hala agindu eta sinatzen dut.
Venancio Bitorosa Botala eta Josefa D Jemis Tokule demandatuen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariek berrikusteko errekurtsoa aurkez dezakete, 5 eguneko epearen barruan.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 8a.
IDAZKARI JUDIZIALA.