146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3482
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 473/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa (epaia argitzeko autoa).
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 473/09 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Mallorca So, S.A.
Abokatua: Leire Alegria Cacharro.
Prokuradorea: Garayoa.
Demandatua: C.F. Eventos, S.L.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan 2012ko apirilaren 13ko 54/12 Epaia argitzeko autoa eman da, eta honakoa da xedapen-zatia:
XEDAPENAK
1.– Prozedura honetan emandako 2012ko apirilaren 13ko 54/12 Epaiaren epaitzan egindako hutsa zuzentzea erabaki da. Honela geratzen da epaitza hori:
«Osorik baiesten dut Maria Jose Merino Llanosek, Begoña Garayoa Meseguer epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, auzi ihesean den C.F. Eventos, S.L.ren aurka jarri duen demanda, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 20.583,94 euro gehi ordainketa egiteko eskaria egin zenetik aurrera sortutako interesak. Prozesu honetan eragindako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.
Egin bedi ebazpen honen testigantza auto nagusiei batzeko, eta eraman originala epaitegi honetako epaien liburura.»
2.– Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan eta bidal testigantza auto nagusietara.
Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
C.F. Eventos, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Getxo (Bizkaia), 2012ko apirilaren 26a.
IDAZKARI JUDIZIALA.