Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3481

EDIKTUA, 473/09 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa, kopuruaren erreklamazioa dela eta.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 473/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Mallorca So, S.A.

Abokatua: Leire Alegria Cacharro.

Prokuradorea: Garayoa.

Demandatua: C.F. Eventos, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

2012ko apirilaren 13an, aipatu judizioan epai eman da, zeinaren epaia ondokoa baita:

EPAITZA

Partez baiesten dut Begoña Garayoa Meseguer epaitegietako prokuradoreak Maria Jose Merino Llanosen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi ihesean den C.F. Eventos, S.L.ren aurkakoa, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 20.583,94 euro gehi ordainketa egiteko eskaria egin zenetik aurrera sortutako interesak. Prozesu honetan eragindako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

C.F. Eventos, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2012ko apirilaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala