Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3480

EDIKTUA, 746/11 judizio arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 746/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Clínica Veterinaria Larrucea.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Veronica Jimenez Ortega.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da 2012ko otsailaren 15ean. Epaitzak hau dio hitzez hitz:

EPAITZA

«Osorik baiesten dut Isabel (Elixabete) Larrucea Bilbaok jarritako demanda; horrenbestez, Verónica Jiménez Ortega kondenatzen dut Larrucea Bilbao andreari honako hauek ordaintzera: hirurehun eta hirurogeita bost euro eta hamaika zentimo (365,11), 2011ko apirilaren seitik aurrera sortutako interesak legezko interes-tasaren arabera, bi puntutan gehituta ebazpen honen egunetik aurrera, eta prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri».

Veronica Jimenez Ortega demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko maiatzaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala