146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3479
EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 314/09 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) jarraitutako 314/09 seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko prozeduran epaia eman da. Maria Coronado Coronado andreak sustatua da prozedura Estalin Bolivar Cabrera Silva jaunaren aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
72 EPAIA
Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamarreko otsailaren hamarra.
Bilboko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu Francisco Javier Osa Fernándezek ikusi ditu, seme-alaba adingabekoei dagokienez, neurri pertsonal eta ekonomikoetarako 314/09-R autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, María Coronado Coronadok eskatuta (Marta Arruza Doueil prokuradoreak ordezkatuta eta Álvaro Prado Falcón abokatuak defendatuta). Alderdi demandatua Estalin Bolivar Cabrera Silva da, auzi-iheslaria bera. Ministerio Fiskalak parte hartu du.
EPAITZA
Partez baiesten dut Marta Arruza Doueil prokuradoreak María Coronado Coronadoren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Estalin Bolivar Cabrera Silvaren kontrakoa —demandatua auzi-ihesean da—. Horiek horrela, neurri hauek erabaki ditut:
1.– Seme adingabekoaren zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio; eta amari bakarrik ematen zaio, halaber, adingabekoaren gaineko guraso-ahala.
2.– Aitaren eta alabaren arteko komunikazioa eten egiten da.
3.– Demandatuak lanagatik edo langabezia-prestazioagatik unean-unean jasotzen dituen diru-sarrera garbien % 22 ordaindu behar dio auzi-jartzaileari semearen elikagaietarako, eta, nolanahi ere, gutxienez 150 euro ordainduko dizkio hilero, adingabearen oinarrizko beharrizanak asetzeko; hileroko lehenengo bost egunetan sartu beharko du dirua demandatuak, auzi-jartzaileak horretarako izendatutako banku-kontuan.
Aipatutako gutxieneko zenbateko hori eguneratu egin beharko da urteroko urtarrilaren batean, Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakundeak argitaratuko duen kontsumoko prezioen indizearen arabera, eta, horretarako, aurreko urtea hartuko da oinarritzat (indize orokorra eta abendutik abendurako erreferentzia, INEren web-orrian azaltzen denaren arabera: http://www.ine.es/). Zenbateko hori, lehenengo aldiz, 2011ko urtarrilaren lehen egunean eguneratuko da. Hala egin ezean, beharrezko legezko neurriak hartuko dira.
Aitak obligazioa du ondokoak amari jakinaraztekoa: lan-egoera eta aipatu kontzeptuengatik aldi bakoitzean jasotzen dituen zenbatekoak.
4.– Semearen ezohiko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.
Auzi-izapide honetan bestelako neurririk ez da hartuko.
Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua gauzatzeko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto (Banco Español de Crédito) taldean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4709 zenbakia); errekurtsoa aurkeztean, zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Estalin Bolivar Cabrera Silva demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko apirilaren hogeita zazpian.
IDAZKARIA.