Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
3478

AGINDUA, 2012ko ekainaren 29koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordea berritzeko dena.

Historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuak bere 22. artikuluan Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordea sortu zuen, osasun gaietan eskumena duen sailari atxikia.

38/2012 Dekretuaren 22.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, batzordekideak Osasun eta Kontsumoko sailburuak izendatuko ditu, ordezkatzen duten erakundearen proposamena aintzat hartuz.

Horri jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordeko kideak izendatu dira, martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoarekin bat, jarraian datozen pertsonak hain zuzen ere:

Osasun eta Kontsumo Sailaren ordezkariak:

– M.ª Ángeles Baile Acosta andrea
– Edurne Blanco Pompeyo andrea

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Erakunde Zentralaren ordezkariak:

– M.ª Teresa Madrid Conde andrea
– Mikel Errasti Gutierrez jauna

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lehen Mailako Atentzioaren ordezkariak:

– José Ignacio Fraile Esteban jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari atxikitako ospitaleen ordezkari gisa:

– M.ª Teresa Bacigalupe Artacho andrea.

Euskadiko ospitale pribatuen ordezkari gisa:

– José Agustín Agirre Aranburu jauna
– Nicolás Guerra Zaldua jauna
– Carlos Guevara Enciso jauna

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Artxibo Zerbitzua eta Agiri Ondarearen ordezkari gisa:

– Faustino Ruiz Arnáez jauna

Informatika-sistemen aditu gisa:

– Domingo Acha Quintana jauna

Bigarren artikulua.– M.ª Ángeles Baile Acosta andrea Batzordeko lehendakaria eta Edurne Blanco Pompeyo andrea idazkaria izango dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 29a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


Azterketa dokumentala