Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
3476

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 6koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2012ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratzen duena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritakoaren babesean.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen.

Aginduaren horren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, deialdi hori ebazteko jarritako kreditua agortu egin dela jakinaraziko da.

Agortu egin da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko martxoaren 12ko Ebazpenean 2012ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzak emateko funtsa; ebazpen horrek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egin zuen 2012 ekitaldirako –agindu horren bidez, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zen–. Beraz, eta aurrez azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea 2012ko ekainaren 22an agortu egin zela turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programako laguntzak emateko 2012an jarritako aurrekontu-kreditua. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez arautu zen programa hori.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 6a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.


Azterketa dokumentala