Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3474

AGINDUA, 2012ko ekainaren 27koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politika onartzekoa.

Administrazio Elektronikoari buruzkoa otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 19. artikuluan ezartzen duenez, Administrazio Elektronikoan eskumena duen saileko pertsona titularraren aginduaren bidez onartuko da sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politika, eta onartu izanaren pasarte bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta testu osoa, berriz, egoitza elektronikoan. Halaber, 19. artikuluan xedatzen da politika horrek sinadura elektronikoak sortu, baliozkotu eta gordetzeko prozesuak zehaztuko dituela, baita sinadura elektronikoko sistemei, ziurtagiriei, denbora zigilatzeko sistemei, eta sinaduren euskarriko beste elementuei eska dakizkiekeen ezaugarriak eta eskakizunak ere.

Administrazioaren Sinadura Elektronikoko eta ziurtagirien Politikaren Elkarreragingarritasunerako Arau Teknikoak, Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren garapenean emanak, ezartzen du Administrazio Publikoek ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoen politikak garatzeko edo ezartzeko irizpide-multzoa. Horretarako, ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoaren politikaren edukia definitzen du, arau komunen ezaugarriak zehaztuz, hala nola formatuak, algoritmoen erabilera, agiri elektronikoetarako sinadura sortzea eta baliozkotzea, baita ziurtagiri elektronikoen, denbora-zigiluen eta sinadura urtetsuen gaineko konfiantza-arauak ere.

Aurreko arauak aplikatuz, agindu honen bidez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politika onartzea.

Bigarrena.– Sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politikaren testu osoa argitaratzea https://euskadi.net/ egoitza elektronikoan.

AZKEN XEDAPENA

Sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politika agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 27a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala