146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 3 orri.)
- EPUB (202 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3473
AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Donnay» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
«Fundación Donnay» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2011ko abenduaren 1ean, Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabide bat, zein Clínica Dental Donnay, S.L.k sortutako «Fundación Donnay» fundazioa eratzeari buruzkoa baitzen. Espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion eskabideari.
Bigarrena.– 2012ko urtarrilaren 12ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak fundazioari eskatu zion ikusitako akatsak zuzendu zitzala; eta, 2012ko maiatzaren 23an sartu zen Justizia eta Herri Administrazio Sailean, Fundazioak bidalitako dokumentazioa.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta 2012ko ekainaren 15ean fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du.
Laugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera:
Baliabide ekonomiko gutxiko pertsonei era guztietako zerbitzu odontologikoak eskaintzea da, oro har, fundazioaren xedea, baita zerbitzu horiek sustatu, gauzatu, babestu eta finantzatzea ere, eta jarduera sozialak eta kulturalak burutzea, guztiak ere modu zabalean ulertuta.
Azken horien artean, adibide gisa, honako jarduera hauek burutu ahalko ditu fundazioak: haurrentzako marrazketa-lehiaketak antolatu, zinemara edota museora joateko sarrerak oparitu, eta abar, eta horien antzeko beste edozein jarduera.
Bosgarrena.– Estatutuen 3. artikuluaren arabera, honako hau da fundazioaren helbidea: Herrandarren kalea 7, eskuineko beheko lokala, Gasteiz (Araba). Fundazioa, gehienetan, taldean arituko da.
Seigarrena.– Hasierako diru-hornidura 3.000 eurokoa da. Bideragarritasunari buruzko txosten ekonomikoa aurkeztu dute. Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.
Zazpigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.
Zortzigarrena.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:
(Ikus .PDF)
Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.
Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikagarriak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.
Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako eraketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, egun honetan eta erregistro-zenbaki honekin: Gasteizko «Fundación Donnay» fundazioaren eraketa (F-335), baita Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2011ko azaroaren 10ean Francisco Rodriguez-Poyo Segura Gasteizko notarioaren aurrean egindako eskritura publikoan (3363 protokolo-zenbakia). Eskritura hori 2012ko maiatzaren 7an notario beraren aurrean egindako beste eskritura baten bidez zuzendu zen (1293 protokolo-zenbakia).
Bigarrena.– Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.