146. zk., 2012ko uztailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
3469
AGINDUA, 2012ko maiatzaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) CEIP «Lope de Vega» HLHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.
Basauriko (Bizkaia) «Lope de Vega» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartu egiten da CEIP «Lope de Vega» HLHI ikastetxeari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean CEIP «Bizkotxalde» HLHI izango du izena. Ikastetxe hori Basauriko udalerriko (Bizkaia) Uribarri kaleko 5. zenbakian dago, eta 48011470 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.