132. zk., 2012ko uztailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3088
IRAGARKIA, Energiaren alorreko inbertsioei laguntzeko lau programari buruzkoa: Energia-eraginkortasuna udaletxetan, Energia berriztagarrietan inbertsioak, Energia– eraginkortasunean inbertsioak, Garraio eta mugikortasun eraginkorrak.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko erakundea den Energiaren Euskal Erakundeak jakinarazten du lau programa abian jarri dituela energiaren alorreko inbertsioei laguntzeko.
Aipatutako programen oinarriak eskuragarri daude Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetan (Bizkaia plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua. 48011 Bilbo) eta erakundearen webgunean: www.eve.es.
Laguntza-programei buruzko informazio orokorra jasotzeko telefonoa: 94 403 56 00.
Eskabideak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2012ko azaroaren 30ean amaituko da. Eskatzen den dokumentazio guztia behar bezala bete eta bidali ondoren, EEEren bulegoetan jasotzen diren hurrenkera edo ordenaren arabera erantzungo zaie eskabideei, dauden diru-laguntzak bukatu arte.
Programa bakoitzaren diru-hornidura honako hau da:
(Ikus .PDF)
Bilbao, 2012ko ekainaren 22a.
Zuzendari nagusia,
José Ignacio Hormaeche Azumendi.