132. zk., 2012ko uztailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
3087
EDIKTUA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerke Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2012ko maiatzaren 8ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, bidegabeki jasotako ordainsariak itzultzeko eskatzen zaio Eva Pérez Zabarte andreari.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ezin izan diogu Eva Pérez Zabarte andreari aditzera eman idazki honen idazpuruan aipatzen den 2012ko maiatzaren 8ko Ebazpena, eta, hori dela-eta, ediktu hau argitara emanez jakinarazten zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5. artikuluan xedatutakoaren arabera. Horiek horrela, ediktu honen bidez, Eva Pérez Zabarte andreari –edo beraren ordezkariari– dei egiten zaio, ediktu hau argitaratu eta hamabost eguneko epean Gasteizko San Prudentzio kalean ager dadin (18. zk., behea). Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.
Eta Eva Pérez Zabarte andreari jakinarazteko, ediktu hau argitaratzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 18a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.