Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2012ko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
3077

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 1994ko apirilaren 13ko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Aginduan aurreikusitako laguntzak 2012ko ekitaldian finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa ezagutzera ematen duena. Langabeziagatiko prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Giz. Segrako kuoten ordainketa dakarten diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu Agindu horrek, 1044/1985 ED 4.2.

Gizarte Segurantzarako kuotetarako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituen 1994ko apirilaren 13ko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Aginduaren helburua, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, zera da, Gizarte Segurantzarako kuotei buruzko ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan aurreikusitako eskubidea baliatzen duten langileei Gizarte Segurantzarako kuoten ordainketa dakarten diru-laguntzak arautzea, uztailaren 30eko 22/1992 Legeak aldatutako Errege Dekretu horren 4.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuak langabeziagatiko prestazioaren ordainketa arautzen du ordainketa bakarreko modalitatean, haren egungo zenbatekoaren balioarekin, enplegua sustatzeko neurri gisa, eta bere lehen artikuluan, geroagoko arauen bidez txertaturiko aldaketak barnean hartuta, honako hau xedatzen du: erakunde kudeatzaileak ekarpen-mailako langabeziagatiko prestazioaren zenbatekoaren egungo balioa ordaindu ahal izango die prestazioaren onuradunei, kooperatibetan edota lan-sozietateetan langile bazkide edo lan-bazkide gisa sartu nahi dutenean modu egonkorrean, betiere aurretiaz 24 hilabetetik gorako denbora-tartean ez badute izan sozietate horiekin kontratu-loturarik edo ez badira izan horietako kide, edota onuradun horiek langile autonomo bihurtu nahi dutenean, ehuneko 33ko edo goragoko desgaitasunen bat izaki.

Otsailaren 10eko 3/2012 Legegintzako Errege Dekretu bidez onetsiriko duela gutxiko lan-erreformak pertsona gazteak –gizonen kasuan, gehienez 30 urtekoak, eta emakumeenean, gehienez 35 urtekoak– txertatu ditu langabeziagatiko prestazioaren zenbatekoaren % 100en onuradunen artean, autonomo bilaka daitezen, eta desgaitasunen bat ote duten alde batera utzita.

Errege Dekretu horren 4.2 artikuluak ezartzen duenez, 1. artikuluan aurreikusitako eskubidea baliatzen duten langileei honako hauek ordainduko zaizkie: langile autonomoei dagokien Gizarte Segurantzako kuotaren % 50 (gutxieneko kotizazio-oinarriaren arabera kalkulatuko da kuota hori) edota Gizarte Segurantzako dagokion erregimenaren kotizazioetan langileak egindako ekarpenaren % 100, ordainketa bakarreko modalitatean jaso ez bada langabeziagatiko prestazioa jasoko litzatekeen denbora-tartean. Zenbatekoak hiru hilean behin ordainduko ditu Enpleguko Institutu Nazionalak, betiere aurretiaz kotizazioa egiaztatzeko dagozkien dokumentuak aurkezten badira.

Azaroaren 5eko 1441/2010 Errege Dekretuaren bidez Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren eremuko lan-legeria betearazteko betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu ondoren, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bere gain hartu zituen eginkizun horiek, Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresen sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eskumeneko erakunde autonomoa den heinean, urriaren 13ko indarreko 3/2011 Legean ezarri den bezala.

1994ko apirilaren 13ko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Aginduaren indarraldia mugagabea da, eta laguntza horiek ez dira lehiaketa bidez ematen. Esleitutako aurrekontu-kreditua edo hori eguneratzetik ondorioztatzen dena izango da laguntzak emateko muga, eta hori esanbidez jasota dago Aginduaren lehen xedapen iragankorrean.

Horregatik, diru-laguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.1 eta 2. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekitaldi bakoitzeko aurrekontu orokorrak onartu ondoren, Agindu horretan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa jakinarazi behar da, baita hori eguneratzetik ondoriozta daitekeena ere.

Bestetik, kontuan hartuta diru-laguntza horien kudeaketa beste Administrazio bati eskualdatu zaiola, publikotasuneko eta segurtasun juridikoko printzipioak errespetatzeko hobe liteke laguntzen hartzaile izan daitezkeenei informazio jakin batzuk ematea aplikatu beharreko diru-laguntzen prozeduraren eta erregimen juridikoaren inguruan.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legea onartu dela kontuan hartuz, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak maiatzaren 31ko bilkuran dagokion erabakia hartu eta gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1994ko apirilaren 13ko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Aginduan aurreikusitako laguntzak 2012ko ekitaldian finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa ezagutzera ematea. Gizarte Segurantzarako kuotei buruzko ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan aurreikusitako eskubidea baliatzen duten langileei, hots, langabeziagatiko prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzarako kuoten ordainketa dakarten diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu Agindu horrek, Errege Dekretu horren 4.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, betiere Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 3211 programaren 41 zerbitzuaren (Enplegua) kargura; horren guztizko zenbatekoa 510.000 euro da.

Bigarrena.– Hala badagokio, zenbateko hori egunera daiteke, baldin eta, indarreko legeria betez, aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek baldin badaude, gertaera hori argitara emango da, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez.

Hirugarrena.– Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak laguntzak kudeatzearekin loturiko honako alderdi hauei buruzko informazioa ematea:

– Ebazpen honi dagozkion diru-laguntzak lortzeko eskaerak aurkezteko, eredu ofiziala beteko da, http://www.lanbide.net webgunean, Lanbideren Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Atxotegi 1, Vitoria-Gasteiz. PK: 01009) eta Lanbideren Lurraldeko Enplegu Bulegoetan eskuragarri dagoena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako edozein baliabide erabiliz ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

– Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak bere gain hartuko du eskaerak kudeatu eta izapidetzeko ardura, eta erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiak izango du ebazteko eskumena.

– Ebazteko gehienez sei hilabeteko epea izango da diru-laguntza eskaera aurkezten den egunaz geroztik, eta epe hori igarotakoan Ebazpenik eman ez bada, eskaera administrazio-isiltasunaren bidez baietsi dela ulertuko da.

– Zuzendari nagusiaren Ebazpenak administrazio-bidea agortzen du, eta horren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango da organo horretan, hilabeteko epean jakinarazpenaren biharamunetik, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean jakinarazpenaren biharamunetik.

– Laguntza-programa honen kudeaketari aplikatu behar zaizkio, batetik Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. Tituluan aurreikusitako diru-laguntza erregimen juridikoa, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horren kudeaketan laguntzen duten erakundeen betekizunak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoa.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta horren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean argitaratze-egunaren biharamunetik, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean argitaratze-egunaren biharamunetik.

Bigarrena.– Ondorioak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak Ebazpen honek

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.


Azterketa dokumentala