132. zk., 2012ko uztailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3074
EBAZPENA, 2012ko ekainaren 18koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskalean «Goi kargudunen idazkari» lanpostuak izendapen askeko sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa ebazteko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskalean «Goi kargudunaren idazkari» lanpostuak izendapen askeko sistema erabiliz betetzeko deialdiaren berri 2012ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bidez zabaldu zen (2012ko martxoaren 15eko BOE; 2012ko martxoaren 16ko EHAA). Lanpostu horiek Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioen artean betetzekoak ziren.
Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan jartzen duenaren argitan, bete beharreko prozedura bete da, eta hautagaiek deialdiko baldintzak eta xehetasunak bete dituzte (dekretu horren bidez onartu zen Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten funtzionarioen sarbidea, lanpostuen betetzea eta lanbide-sustapena arautzeko Erregelamendua), eta, horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Deialdiko lanpostua I. eranskinean zehazturik dauden funtzionarioei esleituz ebaztea izendapen askeko deialdia (Izapidetzeko Kidegoko funtzionarioak dira).
Bigarrena.– Kanpoan geratu diren hautagaien datuak argitaratzeko agintzea (hautagai horiek ebazpen honetako II. eranskinean datoz).
Hirugarrena.– Bulego Fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri eta gero hartuko dute destino berriaren jabetza, eta Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten funtzionarioen sarbidea, lanpostuen betetzea eta lanbide-sustapena arautzeko Erregelamenduko 52. artikuluan jartzen duen bezala egin beharko da.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta aurka egin nahi duenak gorako errekurtsoa jarri ahal izango dio Justizia eta Herri Administrazioko sailburuordeari.
Gorako errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetera oraindik ez bada ezer ebatzi, ulertu ahal izango da ez dela errekurtsoa onartu, eta administrazio-bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 18a.
Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria,
ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.