Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2012ko uztailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3073

AGINDUA, 2012ko ekainaren 20koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa arrunta ebatziz notarioak izendatzeko dena.

Hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea ikusi da. Notariotza horiek, bestalde, 2012ko apirilaren 13ko Ebazpenaz (2012ko apirilaren 23ko Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea:

Gasteizko notariotzarako (aurreko lehiaketan emateke geratu baitzen – González-Moral García jaunaren protokoloa), Arturo Sancho Rodríguez jauna, Rafelbuñol/Rafelbunyolgo notarioa.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 20a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala