127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 2 orri.)
- EPUB (206 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2980
EBAZPENA, 2012ko ekainaren 6koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, helduen hezkuntzako alorrean jarduerak garatu dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei diru-laguntzak emateko dena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko martxoaren 20ko Aginduak (2012ko apirilaren 24eko EHAA) helduen hezkuntzako alorrean jarduerak garatu dituzten eta irabazi-asmorik gabekoak diren erakundeei 2011-2012 ikasturterako diru-laguntzak emateko jardunbidea arautzen du eta irizpideak ezartzen ditu.
Deialdi horri dagozkion eskabide espedienteak jaso eta aztertu ondoren, Sailburuordetza honek honako hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren erakundeei laguntzak ematea, bertan adierazten diren diru-zenbatekoez.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 6a.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,
JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.