122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2889
EDIKTUA, indarra erabiliz egindako ebasketagatik bideratutako 1017/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,
Fede eta lekukotza ematen dut: 1017/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:
574/11 EPAIA
Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamaikako azaroaren hamaseia.
Silvia Villanueva Hormías andreak, 5 zenbakiko Instrukzioko magistratua naizen honek, 1017/11 falta judizioaren kausa hau ikusi eta entzun dut ahozko judizio publikoan, zeina Hicham el Belghiti-ren aurka bideratu baita, indarra erabiliz egindako ebasketa-falta bat dela-eta. Ministerio Fiskala parte izan da.
EPAITZA
Absolbitu egiten dut Hicham el Belghiti, eta kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.
Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.
Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta jasota gera dadin, Hicham el Belghiti-ri epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin –egun bizileku ezezaguna baitu–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, 2012ko apirilaren 11n.
IDAZKARI JUDIZIALA.