Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2827

IRAGARKIA, 70/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie SMEk, Euskadiko Medikuen Sindikatuak, prozedura laburtuz izapidetzen ari den 70/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizeko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko abenduaren 12ko Erabakiaren aurka, zeinen bidez ezetsi baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 11ko 1282/2011 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu Ebazpen horren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan, 2011ko enplegu publikoaren eskaintzan, lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuek jarraitu beharreko oinarri orokorrak onartu ziren

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 16a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala