119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
2826
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendari andrearena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (N-2012-48-1656-M).
María Dolores García Garcíak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu ondoren, María Rosa Cantero Alonsori ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, N-2012-48-1656-M espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:
– Besteren konturako langileen kasuan, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan –betiere Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen badute–, eszedentzia hartu bada, Gizarte Segurantzan baja hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta lanaldia murriztu bada, Gizarte Segurantzan datuak aldatu izanarena.
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Lan eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 18a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.