119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
2825
IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpena jakinarazten duena. Horren bidez, SD2-07847/11 espedientean Abdellah TayTay jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpena eman zuen 2012ko martxoaren 23an, Abdellah TayTay jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezezten zuena.
Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde-ordezkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 18a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.