Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
2818

IRAGARKIA, «Bilboko hiri-inguruko eremuan trafikoa kudeatzeko estrategiak ebaluatzeko trafiko-ingeniaritzako lanak egitea» helburu duen zerbitzuetako administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-162/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Herrizaingo Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-162/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren bulegoetan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 9 hilabete, kontratua formalizatzen denetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 89.680 euro (76.000 euro, gehi 13.680 euro, BEZari dagozkionak), honako urtealdi hauetan banatuta:

2012. urtea: 30.000 euro.

2013. urtea: 59.680 euro.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es.

g) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net.

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko uztailaren 4a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

+ Egiaztatzeko moduak: finantza-erakunde baten txostena.

+ Betekizunak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adieraziko, kontratuaren aurrekontukoaren adinako kaudimena duela: 89.680 euro.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala.

+ Egiaztatzeko moduak: azken bost urteetan, enpresa lizitatzaileak egindako lan behinenen zerrenda; datak, zenbatekoak eta onuradunak aipatu beharko dira.

+ Kontratua gauzatuko dutenen Curriculum Vitaea.

+ Betekizunak: nahitaezkoa da lanotako hiru (3) gutxienez kontratu honen helburuarekin lotuta egotea.

+ Kontratua gauzatzeko ardura dutenek goi-mailako tituludunak izan beharko dute, honako espezialitate honetan: Trafiko Ingeniaritza.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko uztailaren 4a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1) edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpena eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen badira, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: «C» gutun-azala, 2012ko uztailaren 11; eta «B» gutun-azala: 2012ko uztailaren 16a.

e) Ordua: 12:00ak, egun bietan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 4a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala