Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2816

EDIKTUA, baldintzazkoak ez diren mehatxuak, irainak eta lesioak direla-eta bideratutako 467/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 467/12 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

79/12 EPAIA

Donostia-San Sebastianen, bi mila eta hamabiko otsailaren hogeita zazpian.

Silvia Villanueva Hormías andreak, 5 zenbakiko Instrukzioko magistratua naizen honek, 467/12 falta judizioaren kausa hau ikusi eta entzun dut Ahozko Judizio Publikoan, zein, lesio, irain eta mehatxu faltak direla-eta, Simonia Chavesen aurka bideratu baita. Ministerio Fiskala parte izan da.

EPAITZA

Absolbitu egiten dut Simonia Chaves, eta kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratu eta Simonia Chavesi epaia jakinarazteko –ez baitakigu gaur egun non dagoen–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko apirilaren hamaikan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala