119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2815
EDIKTUA, 995/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 995/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Banco Santander, S.A.
Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.
Prokuradorea: Ors.
Demandatua: Oscar Barreras de la Hoz.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horretan epaia eman zen 2012ko martxoaren 29an, eta hau da epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut German Ors Simón prokuradoreak Banco Santander, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Oscar Barreras de la Hozen aurkakoa. Horrenbestez, aipatu demandatua auzi-jartzaileari hauek pagatzera kondenatzen dut: 16.783,62 euro, gehi hitzartutako berandutza-interesak, 2009ko irailaren 1etik hara sortutakoak. Judizio honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4750000000099511. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Oscar Barreras de la Hoz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 16a.
IDAZKARI JUDIZIALA.