Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2814

EDIKTUA, 1116/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1116/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Paz Toyos Cofino.

Demandatua: Flor de Li Moreno.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da 2012ko apirilaren 3an, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut María Paz Toyos Cofiñok aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Flor de Li Moreno Toyos Cofiñori bostehun eta berrogeita bat euro eta laurogeita hamabost zentimo (541,95) eta, 2011ko irailaren 13tik erabat ordaindu arte, hileko % 1eko interesak ordaintzera kondenatzen dut.

Ez zaizkio berariaz inori kostuak ezartzen.

Flor de Li Moreno demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala