119. zk., 2012ko ekainaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2813
EDIKTUA, ebasketa-falta bat dela-eta bideratutako 240/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Francisco Javier García Carrerak, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkariak,
Fede eta lekukotza ematen dut: 240/12 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:
18/12 EPAIA
Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hemeretzia.
Nik, Sara Carrión de Castrok, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi eta entzun dut epaitegi honetan bideratutako 240/12 falta-judizioa, ustezko ebasketa-falta bati buruzkoa. Honako hauek izan dira alderdiak: Fiskaltzak parte hartu du, ekintza publikoaren ordezkaritzan; salatzailea Alejandro Esturo Amado izan da; kaltetua, Primarken legezko ordezkaria; eta salatua, Paul Buciu.
EPAITZA
Paul Buciu salatua kondenatzen dut, adierazitako faltaren egilea denez, berrogei egunez eguneko zortzi euroko kuota ordaintzera. Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezartzen diot, eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean askatasun gabeko egun bat ezarriko zaio. Prozesuko kostuak berariaz ezartzen dizkiot.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartarazi, ez dela irmoa; beraz, haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetan, idatzi arrazoitu baten bidez, epaia jakinarazi eta bost eguneko epean. Bizkaiko Probintzia Auzitegian bideratuko da errekurtsoa. Bitartean, jardunak epaitegi honetako idazkaritzan izango dira, alderdien eskura.
Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.
Argitalpena: egun honetan, entzunaldi publikoa sinatzen duen epaileak irakurri eta argitaratu du goiko epai hori. Fede ematen dut.
Epaia jasota gera dadin eta berau Paul Buciuri jakinarazteko –egun non dagoen ez baitakigu–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko apirilaren hemezortzian.
IDAZKARI JUDIZIALA.